Infobeaz

Oceantec-ek espainiar Estatuko lehenengo olatu-bihurgailua ezarriko du itsasoan

OceantecTecnaliak eta Iberdrolak bultzatzen duten Oceantec Energías Marinas enpresak EEE olatuek sortzen duten energia baliatuko duen teknologia garatzeko antolatu duen lehiaketa irabazi du. Kontratuaren zenbatekoa  2,5 milio¡ €koa da. Egundoko jauzia Kabi 612n dagoen enpresa honentzat! 2012. urtetik Oceantec bere teknologia propioa garatzen ari da itsasoko olatuen energia hartzeko. Olatuen energia hartzeko guneko xurgagailua motako hargailua diseinatzen jardun du, ur-zutabe oszilatzailearen printzipioan oinarrituta.

Lehiaketa irabazi ondoren 2016ko udatik aurrera itsasoan probatu ahalko du sare elektrikora konektaturiko potentzia gutxiko offshore prototipo bat. Saiakuntzak Armintzako portuaren aurrean izango dira, olatuen energia aprobetxatzeko gailuak ikertzeko dagoen BIMEP (Bilbao Marine Energy Platform) azpiegituran.

, , , ,
Beaz

FREE
VIEW