Infobeaz

Merkataritza bizkortze-programa, 2018ko BOF_eko berritasun nagusia

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Telefónicak beren lankidetza berriztatu dute Bizkaia Open Future_n. Bigarren urtez Bizkaiko ETE, startup eta enpresa erreferenteek aukera izango dute berrikuntza irekiko programa batean parte hartzeko, “beren berrikuntza prozesuak hobetuz eta beren jakintza eta mugak zabalduz ”.  

Imanol Pradalesek azpimarratu duenez, “Bizkaia Open Future berrikuntzari buruzko ekimen eraginkor ireki bat da, non erreferente diren enpresek eta startupek ezagupen zabala eskuratzen ari diren. Baina, horrez gainera, lehenengo edizioaren emaitzek abalatzen dute teknologia berrien arloko nazioarteko startupek ere lekua dutela gure lurraldean”

Gauza berrien artean izen-aldaketa dago, orain fokua eraldaketa digitalean jartzen delako eta beerziki merkataritza bizkortze programan, 12 startup eta enpresa txiki eta ertain teknologikok aukera izan dezaten merkataritza bizkortzeko programan (Telefónicak sustatuakoan) parte hartzeko.

Javier Zorrillak berariaz nabarmendu du “enpresa erreferenteen inplikazioa, negozio-prozesuak jokoan jartzen dituztelako, bai eta aurkeztutako startup eta enpresa txiki eta ertainen ahalegina eta kalitatea nahiz parte hartzen dugun guztion kontzientzia, emaitzei erreparatuta programa honek ez baitu parekorik”.

Erronken dinamikari eusten zaio -“enpresa erreferenetak funtsezkoak izan dira prozesuan”- eta programak bi eremutan jarraituko du,  BIC Bizkaia Ezkerraldea gune fisikoan eta  Telefónica Open Future_ plataforma globalean,  non jada mundu osoko  350 00 startup egon diren.

, ,
Beaz

FREE
VIEW