Kautenik azpikontratatzailea izatetik autogintza sektoreko enpresa nagusiei zuzenean saltzera aldatu da eta lekua lortu du nazioarteko merkatuan. Haren estrategiaren gakoak I+G+bn inbertitzea eta produktu propioa garatzea dira.
Berriatuatik ekoizpena beste inora eraman gabe, haren nazioarteko fakturazioa %30 handitu da eta datozen urteetan hazkunde nabarmena izango dutela aurreikusten dute. Hori dela-eta 2016ko ON Bizkaia Enpresa saria irabazi dute Nazioarteratze proiektuarengatik.