Infobeaz

Kasitokok Europar Batzordearen Bikaintasun Zigilua lortu du

Bilboko Kasitoko startupari Bikaintasunaren Zigilua eman dio Europar Batzordeak. Aipamen hori Instrumento PYMEri aurkeztutako proposamenaren ebaluaketan puntuazio handia lortu duten ETEei eman zaie.  

Kasitoko eragin-marketinerako plataforma automatizatu bat da. Gorka Muñecas eta María Fernandez-ek gidatutako ekintzaile taldeak garatu du, orain Bilbo eta New York artean banatuta dagoena.

Kasitoko iragarle eta markei sare guztien inbentariora plataforma bakarretik (doanekoa) iristeko aukera ematen dien lehenengo marketplacea da eta kanpaina bakoitzerako influencer egokia aukeratzea ahalbidetzen du, zein saretan dauden kontuan hartu gabe.

Proiektua Instrumento PyMEko deialdian aurkeztu zen 1 fasean. Jasotako  2165 proposamenetatik 25 herrialdetako 129 ETE hautatu ziren eta 50000 euro jasoko dituzte bideragarritasun-azterketak finantzatzeko.

Ebaluatzaileek Kasitokori puntuazio handia eman diotenez, gainera Europar batzordearen Bikaintasun Zigilua lortu du eta ziurtagiri hori lagungarria izango zaio ezagunagoa izateko, zalantzarik gabe inbertsiogile pribatuentzat erakargarria izanik.

 

 

Beaz

FREE
VIEW