Azaroaren 16an EEN Sareko euskal nodoak eta CDTik Infoday jardunaldi bat antolatu zuten Beazen Informazio eta Komunikazio Teknologiei buruz. Erakunde biok H2020 programaren gakoez eta proposamenak aurekzteaz hitz egin zuten; Ik4, Tecnalia, Walter Pack, Virtualware eta Ideablek ikuspegi praktikoagoa eman zuten.
Bilera interesgarria izan zen arrazoi birengatik: Europako Batzordeak 2018-2020 urteetarako prestatu duen lan-egutegia aurkeztu berri du, non H2020ko azken dialdiak agertzen diren; eta euskal enpresak sutsuki parte hartzen ari dira IKTetan.
EEN sareak bildutako datuen arabera, H2020 programan esku hartu duten euskal antolakundeen ia %34k sektore horretakoa da. Guztira 75 proiektu aurkeztu dira (eta horietako 22 lideratu) Euskadi 2020ko Zientzia, teknologia eta berrikuntza Planean aurrikusitakoa 38,12 milioiko kopurua gaindituz.
Infoday ez zen soilik finantzaketa eta proiektuez hitz egin, etorkizunari begira dauden helburuez ere bai. Hauen artean daude arazoak konpontzeko merkatura teknologia eraman beharra, IKT esperimentaziorako plataformak sortu beharra, energiaren kontsumoa kontuan hartzeakcduakan garrantzia eta zzibersegurtasunaren erronka.
CDTi, IK4, Tecnalia eta Beazen aurekzpenak eransten ditugu.
1_CDTIren aurkezpena (Fernando Martín) 2_Presentación IK4 (Aitor Arnaiz) 3_Tecnaliaren aurkezpena (Erkuden Rios) 4_Beazen aurkezpena (Maialen Intxausti)