Infobeaz

i-Novo Design Award Saria ITEMdesignworks-entzat

badminton

Milango iSaloni azokarekin bat ArchiExpo aldizkariak ezagutzera eman ditu i-NOVO Design Award 2015 sarietako produktu irabazleak eta horien artean dago Badminton besaulkia, Actiú enpresarentzat Getxoko ITEMdesignworks estudioak diseinatu duena. 2007. urtean sortu ziren i-NOVO Design Award 2015 sariak online diseinuaren arloko sari nagusienetakoak dira.

Sariak iSaloni azokan ematen dira eta ArchiExploko adituek hautespena egin ondoren bisitariak izaten dira lehiaketak dituen hiru kategorietan sariak merezi dituzten produktuak aukeratzen dituztenak: diseinua, teknologia eta ekologia. Edizio honetan 1.000 hautesle baino gehiago izan dira produkturik berritzaileenak aukeratu dituztenak.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA