Infobeaz

Badakigu zein diren beren proiektuak Bostonen landuko dituzten 10 startupak

Bizkaia International Startup Connection eta MassChallenge Biscay Bizkaiko Foru Aldundiak gure ekintzailetza-ekosistema naziorteratzeko  duen estrategiaren programetariko bi dira. Berriak ditugu bioi buruz.

Lehenengoari dagokionez, badakigu zein diren 2018ko bigarren seihilekoan eta 2019ko lehenengoan Bostoneko CIC Cambridgen beren enpresa proiektuak garatzen lan egingo duten zortzi startupak. Bizkaitik Gik Live!, Heepsy, Plato Hola, SMIE, Saitec Offshore eta Walden; Gipuzkoatik, Deneb Medical eta Naiz Fit.

MassChallenge Biscayri dagokionez, MassChallengeren munduko finalera pasatzeko sailkatu diren lau startupetatik bik –Heepsy y Asparia Glycomics– “enpresa berrien abiatzea eta garapena ahal den gehien erraztu” nahi duen bizkorgailuan lau hileko egonaldia ziurtatzea lortu dute.

Ideia asko azpimarra genitzake etapa hauetara heldu arte egindako bideaz, baina haietako birekin gelditzen gara. Bat enpresek beraiek adierazi dute: “hurrengo fasera pasatu ala ez, esperientzia aberasgarria izan da maila profesionalean eta pertsonalean”.

Beste hau prestatze eta aztertze-lantaldearena da: “deigarriak dira startupen gogoa eta aurretik elkar ezagutu gabe ezarri dituzten lokarriak”. Bostonen egin behar duten egonaldiari buruz aholkua erantsi zuten: “Eraman dezatela burua zabalik eta galdera asko egin ditzatela”

, , ,
Beaz

FREE
VIEW