Infobeaz

Submersed euskal bideo-jokoa esklusiban heldu da PlayStation®4-ra

Jada Submersed jaitsi daiteke formatu digitalean PlayStation®Store-ren bidez. Bilboko Main Loop estudioa etapa baten helmugara heldu da, izan ere Beazen kokatuta dagoen PlayStation®Talents Games Camp Bilbaon bere bideo-jokoa garatzen lan egiteko aukera izan du eta gu lekukoak izan gara.

Bi urtetan José Muñoz eta Jasone Irastorzak – Main Loop- Submersed proiektuan lan egin dute. Lehenik etxetik, beste zeregin batzuekin batera, eta azken 13 hilabeteotan Games Camp Bilbaon.

Bidean, egundoko lan eta ahaleginaz gain, une atseginak ere egon dira, esate baterako  Fun&Serious Game Festival-en azken edizioan Titanium sarietan Euskal Bideo-jokorik Onenaren saria jaso zutenekoa.

Submersed lehenengo pertsonan dagoen survival horror bat da eta omenaldia egiten die generoko klasikoei eta beldur eta zientzia fikzioaren klasikoei. Jokoa urpeko base batean gertatzen da eta bertan jokalariak itsas-sorospen zerbitzuko sasi-medikua den Jack Ballarden rola hartzen du. Emaztea hil eta gero Ballard lanean berriro hasten denean itsas zabaleko egitura arraro batetik jasotako  S.O.S abisu batera doa. Bertan bere gaitasun guztiak erabili beharko ditu bizirik irteteko.

Jokoak bikoizketa profesionala dauka ingeles eta gaztelaniaz. Juan Amador aktoreak jarri du ahotsa, The Walking Dead serie ospetsuko Rick Grimesren herrialdean ere jarri duena.

Beaz

FREE
VIEW