Infobeaz

Inkubagailuak, ekintzailetzarako inguru aproposa

Bizkaiko inkubagailu sarean dauden ehun enpresa baino gehiagok 566 lanpostu sortu dituzte eta 28 milioi euro fakturatzen dituzte. Zortzi haztegi daude inguru egokia sortzeko helburuarekin, startupek beren negozio eredua egiaztatu, elkarri eragin, ikasi eta beren proiektuak bizkor ditzaten. Zuretzat ere badago lekua! 

Aldundiarentzat potentziala duten proiektuei laguntza ematea lehentasunezko bidea da Bizkaian enplegua eta hazkunde ekonomikoa bermatzeko. Horregatik, berebiziko ahalegina egin behar da horiek bultzatu, gain-ikusi eta behar dituzten baliabideak errazteko.

Helburu horiek enpresentzako inkubagailuetan gauzatzen dira. Inkubagailu hauek ez dira soilik oso prezio onetan ekimen berriak kokatzeko lekuak, bizkortzeko inguruak baizik, beste startup batzuekin, enpresa eragileekin eta jakintza, aholkularitza edota finantziazio-alternatibak ekar ditzaketen inbertsiogileekin elkarrekiteko.

Asmoa da enpresa berriak bere ahalegin eta baliabideak batez ere bere negozio-eredua zehazten, produktu eta zerbitzuak garatzen eta merkatuan lekua lortzen egitea.

Aldundiaren inkubatze eta bizkortze sareak zortzi enpresa haztegi dauzka (beste eragile batzuekin elkarlanean bultzatuta), zenbait proiektu motarentzat pentsatuta, jarduera-sektore batean espezializatuta egon ala ez, eta heldutasun-maila desberdinekoak. Begiratu gure eskaintza!

 

Beaz

FREE
VIEW