Infobeaz

E-MPRENDE lehiaketak unibertsitateko talentua saritzen eta bultzatzen du

Bi hilabetez, UPV/EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko 400 ikaslek baino gehiagok E-MPRENDE enpresa-simulazioko lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketa hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta beste euskal erakunde batzuek antolatu dute, eta helburua unibertsitate-erkidegoetan gaitasun ekintzailea indartzea da.

Horretarako, Gestionetek garatutako hainbat online plataforma erabili dira, beren gaitasunak eta trebetasunak indartzeko eta neurtzeko pentsatuak, baita ekiteko orduan dituzten laguntzak ezagutzera emateko ere.

Lehiaketa hiru fasetan banatu da. Lehenengo fasean, 400 pertsona baino gehiagok eman zu-ten izena. Egin beharreko proben artean, besteak beste, enpresa txiki bat sortu eta 12 hilabete birtualetan zehar aurrera eraman behar izan zuten, ahalik eta emaitzarik onenak lortzen saia-tuz.

Bigarren fasean, puntuaziorik onena lortu zuten 100 pertsonek GP lasterketa-simulagailu bat erabili zuten, beren taldeak puntu gorenera eramateko lehian, bai kirol-arloan, bai enpresa-ar-loan.
Eta, azkenik, hirugarren fasea. Beazen aurrez aurre egin zen, eta 10 finalistak parte hartu zu-ten. Uharte bat kudeatu behar izan zuten, aurrekontu jakin bat izanik eta jasangarritasun eko-nomikoa, soziala eta ingurumenekoa bermatuz.

Finalera ingeniaritzako, enpresa-arloko, soziologiako eta zuzenbideko ikasleak iritsi ziren, “talentua, ikuspegi globala, analisi-gaitasuna eta erresilientzia” erakutsi zuten gazteak, eta “haien alde joka zezaketen aldagaiak zein haien esku ez zeudenak identifikatzen eta biak uztartzen” ikasi zutenak.

Saria ex aequo EHUko Hamdi Salma Bleila, Inazio Aja Urdangarin eta Unai Abadía Cobo, eta Mondragon Unibertsitateko Kepa Juaristik jaso zuten.

Ekitaldiaren amaieran, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko foru aldundie-tako eta unibertsitate laguntzaileetako ordezkariek parte hartu zuten, baita erreferentziazko ibilbidea duten hiru startup ere: InnitiusNeurologyca eta Smowltech.

,
Beaz

FREE
VIEW