Otsailaren 2ra arte zabalik dago EgokINNen digitalizazioa moduluan izena emateko epea, Beazek sustatzen duen ETEentzako trebakuntza-programa.
Hirugarren ediziorako prest dagoen doako programa honen helburua da enpresa txiki eta ertainei laguntzea eraldaketa digitalen eta ingurumenekoen ondoriozko negozio-aukera berriak identifikatzen, eta horregatik dago bereziki pentsatuta Trantsizio Digital eta Berdearen Foru Programaren onuradun izan daitezkeenentzat.
EgokINNek bi lan-modulu independente ditu: bata ekonomia zirkularrari buruzkoa eta bestea digitalizazioari buruzkoa.
Ekonomia zirkularrari buruzkoa amaitzear dagoela, Digitalizazioari buruzko inskripzioak irekiko ditugu. 2024ko otsailaren 14an hasiko da, eta hiru lan-saio izango ditu.
Lehenengo saioan izena emandako ETE guztiak sartuko dira, eta bigarrenean, aldiz, EgokINN filosofiarekin hobekien bat datozen hamabiak. Azken fasean, bost enpresak aholkularitza baten laguntza jasoko dute banakako diagnostiko bat prestatzeko.