Infobeaz

Bizkaiko enpresen hazkunderako estrategiak

Joan den otsailaren 20an BECen burutu zen VI. Bizkaia Enpresa bileran egon ziren enpresek aktiboki esku hartu zuten ekitaldiko azken zatian. Ainara Basurkok, Beazko zuzendariak, gai nagusia zen enpresen Hazkundeari buruz egin zizkien zenbait galderari erantzun zioten. Hiru galdera izan ziren: bizi-zikloaren zein fasetan dago zure enpresa?; zein da hazkunderako zure enpresa erabiltzen ari den edo ondoen egokitzen zaion estrategia?; eta, laguntza publikoko zer tresna izan daiteke onena zure enpresaren hazkunde-estrategiarako?
Lehenengo kasuan, ekitaldian egon ziren enpresen ia erdiak, %47,6k, adierazi zuen hazkunde-fasean dagoela.

Hazkunderako estrategiei dagokienez, emaitzek adierazten dute gehiengoa, %45,9%, oinarritzen dela produktuan, zerbitzuan, antolaeran edo merkatu-nitxoan; %23,8 nazioarteko zabalkundearen bidez hazten ari da, eta %22,5ek beste eragile batzuekin itunak edota elkarlana baliatzen ditu; halaber, %5ek enpresa berriak sortzearen edo barne-ekintzailetzaren aldeko apustua egiten du eta %2,8k bat-egiteak edota eskuraketak nahiago ditu.
Azkenik, hirugarren gaiari buruz lortutako zifrek adierazten dute hazkunde-proiektuek aurrera egin dezaten erakundeetatik datorren bultzadarik interesgarriena diru-laguntza programak direla, kasuen %42an; %25ak, berriz, uste du beste finantza-laguntza batzuk ere -abalak, maileguak edo kapital-partaidetzak esate baterako- laguntza-tresna garrantzitsuak direla. Berrikuntzaren ziozko kenkariak eta beste zerga tresna batzuk, aholkularitza espezializatua eta itunak eta erakunde kolaboratzaileak identifikatzeko laguntzak, %11, %9 eta %13k aukeratu dituzte, hurrenez hurren.

Jasotako datu guztiak balio handiko tresna dira Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailarentzat eta une honetan aztertzen ari dira, bere zerbitzu-eskaintza Bizkaiko enpresen beharrizanetara egokitzeko.

, ,
Beaz

FREE
VIEW