Unai Rementeria ahaldun nagusiak Euskalduna Jauregian Bizkaia Goazen 2030 aurkeztu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren berehalako ekintza-estrategia Bizkaiko Foru Aldundiaren gobernu-plana, data, inbertsio eta hartzaile zehatzekin 120 jarduketa barne hartzen dituena.
“Estrategia horren bitartez, eguneroko jarduera osatu eta Lurraldearen lehentasunetara bideratu nahi dugu: jarduera ekonomiko handiagoa eta kalitatezko enplegu gehiago duen Bizkaia; gizarteari eta lurraldeari dagokionez kohesionatuagoa dagoen Bizkaia, guztiontzako aukera berdinekin; munduari eta aukera globalei lotuagoa dagoen Bizkaia, eta administrazio modernoagoa, hurbilagoa eta arduradunagoa duen Bizkaia” azaldu du Rementeriak.
Goazen 2030 planaren 120 ekintzen artean –guztira 652 milioi euro baino gehiago baliatu ditu Aldundiak– daude Elkarlanean programa; lurraldeko enpresen arteko partzuergo-, fusio- eta aliantza-politika bati ekiteko; Energy Intelligence Center martxan jartzea, Bizkaiko energia-sektorea dinamizatzeko eta Enpresak nazioartera zabaltzeko 800 proiektu babestea.