Infobeaz

Bizkaiak 27,6 milioi euro bideratuko ditu enpresa eta ekintzaileentzako dirulaguntzetara 2022an

Ekonomia Ekonomia Sustatzeko Sailak 19 laguntza-programa jarri ditu abian, ekintzailetza-, berrikuntza- eta nazioartekotze-proiektuak bultzatzeko eta talentua erakartzea eta Bizkaiko enpresei eza-gutza transferitzea sustatzeko. Horretarako aurrekontuko 27 650 000 euro erabiliko dira. 

Ainara Basurko diputatuak azpimarratu duenez, susperraldi ekonomikoa bizkortzeko eta Biz-kaiko enpresen eraldaketan sakontzen jarraitzeko baliabide guztiak eskuragarri jartzeko unea da. «Enpresa-sarearen lehiakortasuna bultzatzeko Ekonomia Sustatzeko Sailaren ibilbide-orriak Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean definitutako espezializazio adimenduneko arloak bultzatu behar ditu: industria adimenduna, energia garbiagoa eta osasun pertsonalizatua. Erronka hori lortzeko sailaren baliabideak erabiltzen ari gara hainbat jardue-ra-eremutatik helduz, dirulaguntzen programetatik hasi eta proiektu estrategikoetaraino».

Programen kasu zehatzean, «aurten, aurrekontuko 27 650 000 euro itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetara bideratuko ditugu, ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua bultzatzeko.

Ekintzailetza

Sei programa hauek 4,6 milioi euroko inbertsioa biltzen dute, 2021ean baino 500 000 euro gehiago, eta startup bat sortzeko etapa guztiak hartzen dituzte kontuan.

. Ekintzailetza-ekosistema dinamitzatzea
. Enpresa proiektuaren bideragaritasuna
. Enpresa proiektua abian jartzea
. Enpresa proiektua bizkortzea
. Bizkaia sortzailea
. Ekintzailetza eta gizarte-berrikuntza

Berrikuntza

Bederatzi programa dira, guztira 19.650.000 euroko dirulaguntzekin; horietako zazpi enpre-sentzat dira, bat zentro zientifiko-teknologikoentzat eta bestea bitarteko eragile sektorialen-tzat.

. 3i, Berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa
. 2i, Berrikuntza eta inbertsioa
. 2f. Finnatza gastuak
. Transitzio digitala eta berdea
. Elkarlanean – bitarteko eragileak
. Txekeo teknologikoak
. Kudeabide
. Teknologia-transferentzia

Nazioartekotzea

Bi programa horiek 2,2 milioi euro dituzte merkatu berriak bilatzen laguntzeko, banaka edo partzuergo bat sortuz.

. Nazioartekotzea

. Nazioarteko partzuergoak

Talentua

Profesional kualifikatuak erakartzeko programari, 800.000 euro, eta puntako unibertsitatee-tan prestatzeko bekei, 400.000 euro, eutsi zaie.

. Talentua erakartzea
. Bikaintasuneko prestakuntza bekak

Iaz bezala, Ekonomia Sustatzeko Sailak online gida bat prestatu du. Bertan, dirulaguntzen pro-grama horiei buruzko informazioaz gain, Bizkaiak aurten enpresa eta pertsona ekintzaileen eskura jartzen dituen Seed Capital Bizkaiaren 24 zerbitzuak eta 5 funtsak aipatzen dira.

Beaz

FREE
VIEW