Infobeaz

Bizkaia Eskutik, artisautza eta diseinua bateratzen dituzten produktuak

Azaroaren 12an, 19:00etan, Bizkaia Eskutik erakusketa zabalduko dugu Azkuna Zentroko DendAZ gunean. Bertaratzen zaretenok Beazek bultzatu duen artisautza eta diseinuaren arteko proiektu partekatu honetan sortutako 14 produktuak ikusi ahal izango dituzue. Baita hura koordinatu duen Martin Azua diseinatzailearen hitzaldia entzun ere.

Bilbao Bizkaia Design Week-en barruan egongo da erakusketa, eta azaroaren 24ra arte iraungo du. Oraingoz, proiektu baten azken etapa izango da. Helburua artisau-sektorearen lehiakortasuna hobetzea eta kalitatezko turismoa sustatzea zen, den-dena diseinuaren bidez.

Martín Azúa diseinatzaileak koordinatu duen tailer eta hitzaldi programa batez gauzatu zen ideia. Bertan, artisautzako 13 profesionalek eta diseinuko 18k parte hartu dute, eta bi hilabetetan zehar euren trebetasunak eta lan egiteko moduak uztartu dituzte.

Emaitza 14 pieza dira, gure tokiko nortasuna islatzen dutenak, irakurketa garaikidea eginez. Bisitatzen gaituztenei gure kulturaren balio eta berezitasunak erakutsi nahi dizkiete lortutako objektuek. Hor daude txalaparta, euria, burdina, ezkiak, flych-ak, txakolina eta arrantza, besteak beste.

Espero zaitugu! izen-ematea

Beaz

FREE
VIEW