Infobeaz

BIOK! erronken ebazpena GovTech Lab Bizkaia

Badakigu zeintzuk diren GovTech Lab Bizkaiak BIOK! berrikuntza irekiko plataformaren bidez zabaldu zituen lehen hiru erronken irabazleak.

Eskaerak eta lehen fasean hautatutako enpresei egindako elkarrizketak analizatu eta gero, Digitalizazioaren eta Herritarrenganako Laguntzaren Zuzendaritza Nagusiko taldeek, Euskarako Zuzendaritza Nagusiak, Beazek eta Lantikek irabazleak hautatu zituzten.

Epaimahaiak Treberen proposamena hautatu zuen Bizkaiko erakunde, elkarte eta federazioetan euskararen erabilera sustatu eta indartzen laguntzeko erronkari irtenbidea emateko. Hizkuntza teknologietan aditua den Donostiako startupak espazio erdi formaletan erabil daitezkeen ES-EU itzulpenak eskaintzen ditu.

Aunoa izeneko Valentziako startupa bezeroentzako arretaren kudeaketa hobetzeko adimen artifizialeko softwareak garatzen aditua da, eta WhatsApp kanal bat sortzeko proiektu bat proposatu zuten herritarrentzako arretarako kanaletako informazio garrantzitsua jaso, analizatu eta aurkezteko.

Bilboko Vidext softwareak garatzen eta deepfake bideoak sortzen aditua da, eta berak irabazi zuen erronkan ezagutza eta partekatutako lanaren kultura sustatzeko irtenbideak aurkitu behar ziren, horrela foru taldeei laguntzeko tresna teknologiko berriak ezartzen. Horretarako, testuen eta eskuliburuen bidez azalpen bideoak egiten dituzte, prestakuntza edukia sortzea errazagoa eta azkarragoa izan dadin.

Hiru enpresek hurrengo asteetan ordaindutako proiektu pilotua garatuko dute foru taldeekin batera, eta horiei esker proposatutako irtenbideak egoera errealean probatuko dituzte.

, ,
Beaz

FREE
VIEW