Egoin Wood Group enpresa aditua da zurezko eraikuntza industrializatuan, eta berrikuntza irekiko erronka bat abiarazi du BIOK! plataformaren bidez. Horren bitartez, datuak erregistratzea eta informazioa biltzea ahalbidetzen duten kontrol mekanismoak identifikatu nahi dira, zura eraldatzeko prozesu osoan zehar, erauzketatik eta instalaziora garraiatzetik hura ekoiztera, garraiatzera eta azkeneko muntaketara arte.
Enuntziatu zehatza hau da: Nola neurtu eta kontrolatu zurezko eraikuntza industrializatuaren ingurumen inpaktua?
Bere azken helburua, berriz, Egoin-ek 2008an abiarazi zuen apustu estrategikoan sakontzea da, bere jarduera guztiaren zeharkako ardatz bihurtu baita: garapen jasangarriaren printzipioekin lerrokatutako marka arduraduna izatea.
Proposatutako konponbideak trazabilitatea eta ingurumen baliabideen kontsumoa barne hartu beharko dituzte, baita dokumentazioa eta ziurtagiriak biltegiratu ere, produktu bakoitzaren ingurumen inpaktuaren benetako ikuspegia emateko. Esku hartzen duten eragile guztiek erraz eskuratzeko modukoa izan behar du informazioak.
Erronkan parte hartu ahal izango du edozein pertsona ekintzailek, start-upek, ETEk, zentro teknologikok edo unibertsitatek, planteatutako erronka osorik edo zati batean ebazten laguntzeko proposamena badu.
Hautagaitzak aurkezteko epea irekita egongo da 2023ko uztailaren 28ra arte. Itxi ondoren, ebaluazio prozesua abiaraziko da. Beaz eta Egoin egiteaz arduratuko diren analisiak gainditzen dituzten proiektuek parte hartuko dute In factory innovation trip tailerrean, taldeko kideekin batera sortzeko.
Informazio jardunaldia – uztailak 10
Erronkaren enuntziatuan sakontzeko eta zuen zalantzak argitzeko informazio jardunaldi bat antolatu dugu (streaming) uztailaren 10ean.