Infobeaz

Bilbao Bizkaia Design Week

Bueltan dator Bilbao Bizkaia Design Week lurraldeko sormen sektoreei balioa emateko, beraien aniztasuna erakusteko eta bestelako ekonomia eta gizarte alorrekin lankidetza suspertzeko. Hori guztia egiteko plangintza berezia sortu da eta 2022eko eta 2023ko edizioak lotu dira.

Aurtengoa azaroaren 17tik 27ra izango da eta Erresonantzia deituko da. Bizkaiko sormen ekosistemaren entzute sakonetik ahaleginduko dira sektorearen irudi xehea lortzen eta bere potentzialtasunak identifikatzen eta diseinuak egunerokotasunean duen presentzia ikusarazten.

Horretarako, 50 jarduera baino gehiago programatu dira arkitekturarekin, hirigintzarekin, artearekin, artisautzarekin, diseinuarekin, ilustrazioarekin, interiorismoarekin, modarekin, publizitatearekin, ikus-entzunezkoekin eta bideo jokoekin lotuta, eta horien guztien agertokiak hiri osoko askotariko espazioak izango dira.

Erresonantzian jasotako informazioarekin berrikuntza helburu batzuk ezarriko dira. Hori hurrengo urteko edizioan egingo da Artikulazioa izenburupean.

BBDW Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren baterako ekimena da eta BIDCren bitartez egituratzen da. Bere helburua da diseinua eta sormen industriak sustatzea garapen ekonomikoaren eta lurraldeko nazioarteko proiekzioaren sektore giltzarri gisa.

 

,
Beaz

FREE
VIEW