Infobeaz

Bilbao Bizkaia D Week 2017

Berriro dator Bilbao Bizkaia DWeek eta harekin batera 40 ekitalditik gora azaroaren 16tik 23ra, sormen-sektoreen lana hurbiltzeko eta gure ekonomia eta hiri garapenean duten inpaktua agertzeko. 

Hirugarren urtez, BiDCk antolatzen duen ekitaldiak hiru helburu ditu: sormen-profesionalen lana kalean erakustea; sormen-enpresen eta beste arloetakoen harremanak eta lankidetza bultzatzea; eta nazioarteko posizionamendua mantentzea. Hain zuzen 2014tik Bilbo UNESCOren Sormen-Hirien munduko sareko kidea da.

Berritasunen artean, edizio honetan berebiziko protagonismoa izango dute zerbitzuen diseinuak, buruz-buruko solasaldiek, edo jaialdia baino lehen D Week sustatuko duen kaleko marketinak. Hizlariei dagokienez, aurtengo egitarauan ospe handiko profesionalak daude, besteak beste, Ezio Manzini, Carry Somers, Anna Meroni eta Pepe Gimeno.

Finkatutako jardueren artean egongo dira: Selected-en aurkezpena, Design Faktoria, Cities & Design, Industries & Design, BDDEOko gosari profesionalak, BIAAF eta Bizkaia Moda Bizkaiak bultzatzen dituzten modako ekitaldiak edo EIDEk antolatzen dituen disienu jarduerak.

D Week-en gaurkotasuna jarraitu ahalko duzu haren  webean  eta Facebook eta Twitter -eko (#biDweek17) profiletan.

DWeek Bilbao Bizkaia Design Councilek antolatzen du eta Beaz eta Bilbao Ekintza. bere idazkaritzan daude.

,
Beaz

FREE
VIEW