Infobeaz

BFAren diru-laguntzak – Bizkaia Sortzailea

Maiatzaren 20tik apirilaren 20ra bitartean zabalik egongo da Bizkaia Sortzailea foru programarako eskaera egiteko epea. Programa horren helburua sormen-industriekin lotutako jarduera ekonomikoko sektoreak indartzea da. 

Zehazki, ikus-entzunezko, bideo-joko, moda eta produktu, prozesu eta zerbitzuen diseinugintza enpresentzat pentsatuta dago laguntza hau.

BIDCk identifikatutako sektoreren bateko enpresak eta/edo profesionalak biltzen dituzten Bizkaiko irabazi asmorik gabeko elkarte sektorialentzat ere bai: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barnealdeen diseinua, moda eta bideo-jokoak.

Beazen lankidetzarekin kudeatutako laguntza. Gure lantalde teknikoaren babesa izango duzu!

Aurkezpen saioak Bizkaia sortzailea 2022

,
Beaz

FREE
VIEW