2024 aurkezpen-jardunaldiak

Datorren apirilaren 29an irekiko da Bizkaia Sortzailea 2024 laguntza-programa eskatzeko epea, maiatzaren 31ra arte.

Urtero bezala, zuen proiektua programa horretan sar dadin bultzatzeko, kontraste-saio batzuk antolatu ditugu Beazeko talde teknikoarekin.

20 minutuko online saio arin eta laburrak izango dira, zuen produktuaren/zerbitzuaren gakoak zehatz-mehatz ezagutzeko eta orientatzeko aukera emango digutenak.

Saioak apirilaren 25, 26 eta 30ean izango dira, 9:00etatik 14:00etara, eta izena emateko epea apirilaren 22an amaituko da.

Ahalik eta produktiboenak izan daitezen, osatu webgune honetan dagoen formularioa eta bidali guri. Adieraz iezaguzue, mesedez, zein egun eta ordu datorkizuen ondoen hitzorduak hobeto doitzeko.

Gure laguntza izan!


Izen emateak


Azaldu ze produktu/zerbitzu eskainiko dituzun eta ze merkatura zuzenduta dauden.
Azaldu proiektuaren lerro nagusiak eta zein merkatura zuzenduta dagoen.

Terminoak eta baldintzak

Izena emateko formularioaren baldintzak onartuz, interesdunak baimena ematen du bere datu pertsonalak tratatzeko Gizarte Berrikuntza programari buruzko jardunaldian erregistratu, jarraitu eta kontrolatzeko, hala badagokio eskatutako dokumentazioa bidaltzeko, eskaeran emandako informazioari buruzko informazio gehigarria edo argibideren bat eskatzeko, eta galdetegiak eta inkestak bidaltzeko, parte-hartzaileen gogobetetze-maila ezagutzeko eta gure ekitaldien kalitatea hobetzeko. Gainera, jakinarazi da jardunaldian irudiak eta grabazioak sustapen-helburuekin hartzea posible dela, BEAZ, SAUren komunikazio-plataformen bidez. Nolanahi ere, parte-hartzaileek beren eskubideak baliatzeko aukera dute, pribatutasun-politikan adierazitako bideetatik idazki bat aurkeztuz.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA