Infobeaz

Beaz Acceleration Program: hautaketa-prozesua aurrera doa

Beaz Acceleration Program gero eta aurrerago doa. Apirilaren 29an, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu ondoren, jasotako 42 eskaerak baloratzeari ekin zitzaion. Lehen analisiaren bidez, Onarpen Batzordeak baldintzak betetzen ez zituzten hautagaitzak baztertu zituen, eta puntuazio bat eman zion startup bakoitzari. Notarik onena lortu duten 12ak hurrengo fasera igaro dira. 

Honako hauek dira:  AlterityAnjana DataFazilFisifyFour9SInnomyInsektLabel, Isauki, Legit HealthNymizPerseus eta Uniite.

Onarpen Batzordea eremu publikoko -Bizkaiko Foru Aldundia, Ekonomia Sustatzeko Saila, Beaz eta Seed Capital Bizkaia- zein pribatuko teknikariek osatzen dute: inbertsio-funtsak, family office eta inbertitzaile partikularrak. Balorazio-irizpide gisa, honako hauek hartu dituzte kontuan: startupen produktua/zerbitzua eta merkatua, proiektu-taldeak eta hazkunde-plana.

Orain, aurrez hautatutakoak ekainaren 6an egingo diren banakako elkarrizketen fasera igaroko dira, eta Beaz Acceleration Program-aren lehen edizioan zein bost startup egongo diren erabakiko du Batzordeak.
Aurreikuspenen arabera, ekainaren bigarren hamabostaldian argitaratuko da azken hautaketa.

 

Beaz

FREE
VIEW