ZITEK EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek sustatzen duten ekimena da eta haren helburua ekintzailetza-kultura zabaltzea da. Gaur egun hiru unibertsitate haztegi dauzka, Bizkaian kokatuta: ZITEK Mintegia, ZITEK Portugalete eta ZITEK Bilbao eta haien okupazio tasa %50, 80 eta 100ekoa da hurrenez hurren.
Gainera, ekintzailetza sustatzeko zenbait ekimen burutu dira Bizkaian: mintegiak, hitzaldiak, solasaldiak, lantegi praktikoak, foroak… Zehazki, 18 ekitaldi izan dira eta ZITEKeko enpresa ekintzaileek parte hartu dute.
Oro har, 80 enpresa baino gehiago hasi dira ZITEKen eskutik funtzionatzen egon den 16 urteetan: %21 Bio eta Osasun, Ingeniaritza, eta Aisialdi eta Sormen alorretan; %23 enpresentzako zerbitzugintzan; eta gainerako %14a informazio teknologien sektorean.
2016ko berritasunen artean aipagarria Sarrikoko Enpresa Zientzia Fakultatean zabaldu den Ekintzailetza Gela berria