Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak erakusketa bat aurkeztu du Diseinu Sari Nazionalen 25 edizioak oroitzeko. Sektoreko profesional nabermen eta diseinuan ibilbide esanguratsua duten enpresen ibilbidearekin batera, 1984. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak diziplina hau sustatzeko sortu zuen DZ Diseinu Zentruarena ere agertzen da.
Diseinu Sari Nazionalak 1987an sortu zituzten orduko Industria eta Energia Ministerioak eta BCD Fundazioak, diseinuaren arloan beren ibilbide bikainarengatik nabarmendu diren enpresa eta profesionalak errekonozitzeko.
Izen propioen gainetik sariek diseinuaren kultura sustatu nahi dute, bai enpresa arloan eta bai gizarte osoan ere, diseinua lehiakortasun eta hazkunde ekonomikorako faktore bezala eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko funtsezko tresna legez.
Erakusketa maiatzaren 2a arte ikusi ahalko da Madrilgo Matadero Diseinu Gunean, eta hortik aurrera zenbait hiritan ere ikusi ahalko da.
“España Diseña: 25 ediciones de los Premios Nacionales de Diseño” erakusketaren arduraduna Marcelo Leslabay da eta Mariano Martínek diseinatu du. MINECOz gain, antolaketan laguntzaileak izan dira Barcelona Centro de Diseño, BCD, Fundación y Asociación de Diseñadores de Madrid, DiMAD; eta Red Española de Asociaciones de Diseño, READ.