Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du Crowdfunding Bizkaia, startupak partaidetzaren bidez finantzatzeko administrazio publikoak bultzatutako lehenengo on-line plataforma.
Aurkeztu zeure proiektua martxoaren 15etik aurrera!
Seed Capital Bizkaiaren bidez kudeatuta, plataforma sozietate horrek ETE, enpresa-proiektu eta enpresa sortu berriei proiektu berritzaileetarako eskaintzen dien beste finantzatze-tresna bat da.
Ekimenaren aurkezpenean Imanol Pradalesek zer lortu nahi den azaldu zuen: ” Bizkaia haztea, horixe lortuko dugu. Asmoa daukagu orain arte bezala ekintzaileen ekosistema indartzen jarraitzeko, proiektuei hazten laguntzeko eta Bizkaira ideia onak erakartzeko”.
Tresna berri hori erabil dezaketen proiektuak askotarikoak dira, proiektu teknologikoetatik hasi eta sozialetarainokoak: “Kontua da proiektu berritzaileak izatea, interesekoak, bideragarriak eta hazteko aukerak dituztenak. Sustatzaileek ez dituzte egile- edo jabetza-eskubideak galduko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango dute prozesu osoan zehar.
www.crowdfundingbizkaia.com webean finantzatze-errondara joateko aukera duten proiektuen informazioa emango da. Erronden epea 50 egunekoa izango da eta egon daitezeken inbertsiogileek erregistratzeko formulario sinple bat beet beharko dute.