Infobeaz

BCAMek BIOK! Athletic Club erronka irabazi du

BCAM – Basque Center for Applied Mathematics-en proposamenak irabazi du BIOK! Athletic Club erronka, “matematika aplikatuaren arloan duen esperientziarengatik, lantaldearen kualifikazio zientifiko-akademiko altuarengatik eta klubaren beharrizanetara egokitzeagatik”.

Orain lankidetza-garai berria hasiko da BCAM eta Athletic Club erakundeen artean proposamen irabazlearen prototipoa garatzeko, erantzunik onena emateko ezarritako erronkari: nola lagundu ahal naute teknologia berriek clubeko jokalari baten lesioen gertagarritasuna aurreikusten eta bere arriskua prebenitzen?

Atzean gelditzen dira lanean emandako hiru hilabete joan den martxoaren 6an BIOK! erronka! plazaratu zenetik. Euskadiko, espainiar Estatuko eta nazioarteko enpresa eta zentro teknologikok 27 konponbide aurkeztu zituzten; BCAM, Bjaland Technologies, Movalsys eta SAVAC Consultores-enak finalera igaro ziren. 

Ahtletic Cluben Lezamako instalazioetan ezarritako elkar-sortze lantegian emandako konponbideak aztertu ziren eta haiei buruz hurrengo komenttau du klubak:

“Azken fasean parte hartu duten proposamen guztiak erronkari moldatuta egon dira eta maila bikaina izan dute. Prozesua oso aberasgarria izan da klubarentzat eta hausnartzera behartu gaitu, gure beharrizanez, gure prozesuen hobekuntzaz eta, azken batean,  gure jokalarien errendimendua eta garapenean izan dezakegun inpaktuaz”.

BCAM proiektua aukeratu ondoren amaitu egin da BIOK! eronkaren, bigarren deialdia. Ekimena Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatzen du Beazen bitartez, berrikuntza irekia sustatzeko helburuarekin, horretarako Bizkaiko enpresa erreferenteak berrikuntzaren ekosistemarekin erronka teknologikoen bidez konektatuz.

 

 

, , , ,
Beaz

FREE
VIEW