Ekainaren 4ra arte dago zabalik Barne-ekintzailetza eta Berrikuntza Negozio Ereduetan Beaz zerbitzuaren edizio berrian izena emateko epea.
Zerbitzua merkatuko aukera berriak identifikatu, sortu eta garatu nahi dituzten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, plantillan gutxienez 10 pertsona badituzte, eta jarduera industria-jardueretan, industriarekin lotutako zerbitzuetan, garraioan, turismoan edo handizkako merkataritzan oinarritzen badute.
% 100ean finantzatuta, proposamen honek gutxienez bi hilabeteko eta gehienez urtebeteko iraupena du, eta hiru fasetan banatzen da.
Lehenengoan 30 enpresak parte hartuko dute lau online tailerretan, ekintzailetza-gaitasunaren autodiagnostikoa egiteko.
Horietako 7k bakarrik jarraituko dute bigarren eta hirugarren etapetan gaitzen. Fase horietan, negozio-eredua berritzeko aukera-eremuak identifikatuko dituzte, lehenetsiko dituzte eta potentzial handiena duena hautatuko dute.