Iberdrolak 2017ko Hornitzaile Sariak eman berri ditu. Horien artean Bizkaiko 4 enpresa errekonozitu zituen: Ariadna, Arteche, Fanox, eta Ingeteam.
2016. urtean Iberdrolak 18 000 hornitzailerekin lan egin zuen mundu osoan , “etorkizuneko energia enpresa gisa finkatzeko” funtsezkotzat jotzen dituen merkataritza kideekin.
Estatuko hornitzaileak saritzeko energia enpresak 2017ko Iberdrolaren Hornitzaile Sariak banatu zituen urrian.
2016an 5000 enpresa ingururekin lan egin zuen eta hainbat sektoretako 18 nabarmendu zituen, horien aretan Bizkaiko lau.
Artechek urteko hornitzaile onenaren saria jasoa zuen; Ingeteam eta Ariadna irabazlea eta finalsita izan ziren Berrikuntza eta Lehiakortasun sailean; eta Fanox finalista ekipoen hornitzaile onena sailean.
>Ez da hor amaitzen Iberdrolak beer hornitzaileei ematen dien laguntza; izan ere, duela gutxi, Beazekin lankidetzan, abian jarri du Berrikuntza programa Iberdrola Bizkaiaren hornitzaileekin laguntza ekonomikoa behar duten I+G eta berrikuntza proiektuetarako.