Martxoaren 14 eta 15ean Aero Innovation Event 2016 ekitaldia burutuko da BECen. Aeronautikaren sektorean jakintzaren transferentzia egiteko metodologia berriak aztertuko dira eta berrikuntza sistemako edozeinentzat interesgarria izango da. Izen-ematea.
Ekitaldian hizlari izango dira Henry Chesbrough, berrikuntza irekiaren “aita”; Alan McShane, Considiomeko aholkularia eta Legos Serious Play metodologiaren bultzatzailea espainiar Estatuan; Javier Creus, Ideas for Changeren eta @Pentagrowth-en sortzailea; eta Simon Lex antropologoa.
Hizlari guztiok aldi berean burutuko diren lantegi eta mahai-inguruetan parte hartuko dute. Anaska Córdoba ekintzaileak sustatzen duen Innovaero sare digitalak Beazen babesarekin antolatzen duen biltzar hau aitzindaria da aeronautika sektorean eta bi egun iraungo du.