Infobeaz

Bizkaiaren eta Jyväskylä-ren Berrikuntzaren programa lehen deialdia ireki da

Ekainaren 12an Bizkaia-Jyväskylä Berrikuntzaren Zubia programaren lehen deialdia irekiko dugu. Programa honi esker tokiko 5 startupek Finlandiako eskualde horretara bidaiatu ahal izango dute bertako ekosistema ekintzailea ezagutzeko. 

Proposamen hau duela hilabete batzuk Beazek eta Jyväskyläko Sustapen Ekonomikoko arloak sinatu zuten akordioaren barruan kokatzen da. Hitzarmen honen xedea elkarren ezagutza bul-tzatzea da, baina baita nazioarte mailako lankidetzarako aukerak detektatzea eta sortzea ere.

Aukeratutako startupak –osasuna, kirola/kirol-errendimendua eta zibersegurtasuna sektoreak lehenetsita– Finlandiara joango dira irailaren 25etik 29ra.

Bertan korporazio, startup, unibertsitate eta garapen ekonomikorako zentroekin bilduko dira, ekosistema zientifiko-teknologikoaren ezagutzan sakonduko dute eta ekintzailetzari laguntzeko politikak ezagutuko dituzte.

Aurrerago, akordioa betez, Finlandiako bost startup izango dira Bizkaira etorriko direnak.

Eskaerak egiteko epea ekainaren 27ra arte egongo da zabalik.

 

, ,
Beaz

FREE
VIEW