Retrace proiektuko bazkideok ekonomia zirkularra sakonago ezagutzeko lanean jarraitzen dugu, Europako zenbait lekutan dauden esperientziak konpartituz. Piamonte, Akitania, Bizkaia eta Holandaren ostean, Eslovenian izandako jokabide onak ezagutzeko aukera izan berri dugu.
Bertako gobernuak zortzi enpresa* aukeratu zituen, elektrikagintza, zur, egur eta hondakinen kudeaketa sektoreetakoak; proiektu ezberdinak diren arren garapenaren ikuspegi sistemikoa konpartitzen dutenak.
Hauxe da hain zuzen Retraceren helburu nagusia: diseinu sistemikoaren erabilera sustatzea eskualde eta tokietako politikei ekonomia zirkularrerantz aldatzen laguntzeko. Garapen, ekoizpen eta kontsumo eredu berria, Alenka Smerkolj, Garapen, Proiektu Estrategiko eta Kohesiorako ministroak adierazi zuenez, “Esloveniako espezializazio inteligenterako lehentasunezko espezializazio estrategia da”.
Horregatik, esan zuenez, garrantzitsua da “epe luzerako lankidetza sustatuko duten ikerkuntza eta berrikuntza elkarteak ezartzea eta garapenerako konponbide baliagarriak sortzerakoan ikuspegia hobetzea”.
Horixe da Retracek egiten duena. Proiektu hau interreg Europe programaren barruan dago eta FEDERekin batera finantzatzen da, Akitania, Eslovenia, Neamt (Errumania), Piamonte, eta Azaro Fundazioak eta Beazek ordezkaturik, Euskadiren parte-hartzearekin.