Uztailaren 1a arte zabalik egongo da epea NEOTEC programan eskaerak egiteko. Horren bidez CDTIk oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaile sortu berrien proiektuak bultzatu nahi ditu.
Diru-laguntzok ikerkuntza-jarduera baten ondorioz sortzen diren teknologiak eta ezaguerak erabiltzea eskatzen duten enpresa-proiektu berriak abian jartzea finantzatzeko dira.
Onuradunek oinarri teknologikoko enpresa berritzaile berriak izan behar dute, hiru urte baino gutxiago dutenak eta gutxienez 20000 euroko kapital soziala dutenak.
Diru-laguntzak aurrekontuaren %70erainokoak dira eta bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 250 000 eurokoa enpresa bakoitzeko, 1 eta 2 urte luzagarriak.