Infobeaz

2016ko Teknologia Aurreratuko Berrikuntza Sari Nazionala eman dute

ibarmia1Beste behin aurten BIEMHren barruan AFMk antolatzen duen Teknologia Aurreratuko Berrikuntza Sari Nazionala emateko agertokia izan da.  Maila ona eta proiektu interesgarriak, sektoreko enpresen dinamismoa islatzen dutenak. Zorionak!

12. edizioan 14 proiektu izan dira lehian hiru sailetan eta irabazi duten enpresak DanobatGroup, Ibarmia, Mizar Additive eta Zayer izan dira.

Berrikuntza makina-erreminta, osagai, akzesorio eta tresnetan
Ibarmaia – proiektua “THR 16 multiprocess mekanizatze-zentroa”
Aipamen berezia: Zayer – proiektua “Arion mekanizatze-zentroa”

Berrikuntza fabrikazio gehigarri edo 3Dn

Mizar Additive – proiektua “Gaixoarentzako hezurren sendatze-xafla pertsonalizatua”

Berrikuntza 4.0 kontzeptuak fabrikazio aurreratuko sistemen txertatzen

DanobatGroup – proiektua “FMT-4000 mekanizatze-zentroa”

Beaz epaimahaian egon da BIC Gipuzkoa, CDTI, EIDE, Ergogroup, Ihobe, Mondragon Unibertsitatea, Osalan, SPRI, Tecnun eta EHUko ordezkariekin batera.

, ,
Beaz

FREE
VIEW