Infobeaz

2014ko World Design Day Bilbon

day1Aurten Bilbok Bilbao Bizkaia Design and Creativity Council, BiDCren eskutik, berriro ere Industria Diseinuaren Munduko Egunarekin bat egingo du. Ekainaren 30etik uztailaren 3ra AlhóndigaBilbao, Aisialdi eta Kultura Gunean zenbait ekitaldi izango dira, diseinua protagonista.  Sektoreko profesionalek, enpresek, ekonomia eta kultura sustatzeko erakundeek eta jendeak parte hartuko dute.
WDD ospatzeko ekitaldiak ekainaren 30ean BiDCren Kontseilua eta Foroa bilduko dira. Lehenengoa ateak itxita burutuko da,  Jose Luis Bilbao eta Ibon Areso mahaiburu izango direla. Foroaren bilera, berriz, oso dinamikoa izango da eta gai tematikoen arabera egituratuta.

Ekainaren 2an “Diseinua eta aukera berriak industriarentzat” jardunaldia burutuko da eta bertan autogintzako adituek mugikortasun adimentsuaz eta diseinugile eta enpresariek diseinuaren rol berriez hitz egingo dute. Amaiera emateko diziplina honek erakunde eta industrietan sortzen duen erronkaz eztabaidatuko da.

Ekainaren 3an Cities & Design “New energies by design in Great Britain” jardunaldia izango da eta hiria eraldatzeko diseinua erabili duten Britainia handiko zenbait hiriren -Brighton, Bristol, Glasgow eta Liverpool- adibidea erakutsiko da.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA