Martxoaren 20tik 13ra Bizkaiko 12 startupek proiektuak bizkortzeko lantegi berezi batean esku hartuko dute Bostonen eta bat egingo dute 2016an MassChallengeBiscay lehiaketaren lehenengo edizioan parte hartu zutenekin.
Hauek dira aukeratutako enpresak: IMG Pharma Biotech, Free Advertise, Teslec Norte, Augmented Interaction, Gik Live!, Noismart, Arrecife Energy Systems, Kapturall Solutions, Vostok Electric, Zenat International Group, StemTek Therapeutics, eta Ludus Vr.
Enpresa guztiok berez komunikazioari dagokionez enpresentzako bultzada den aukeratze-prozesuko bi fase gainditu dituzte. Prozeduran startup guztiek nabarmendu dute ideiak saltzeak duen garrantzia eta MassChallengeko tutore eta bertoko mentoreengandik jasotako feedbackean oinarrituta proiektua hobetzeko aukera.
Bostonen aukera izango dute beren negozio-eredua zehazten lan egiteko, mundu osoko ekintzaileekin elkartzeko eta beren proiektuen proiekzio globala aztertzeko. Gainera, MassChallenge lehiaketaren munduko finalerdira joateko aukera ere izango dute.
MassChallenge Biscay Bizkaiko Foru Aldundiaren eta MassChallenge enpresa-bizkortzailearen arteko hitzarmenaren fruitua da eta Bizkaia munduko nodo edo aukera-zentro garrantzitsuenekin konektatzeko sare iraunkorrak sortzeko foru estrategiaren barruan dago.