- Home
- Emprendedor XXI Sarien deialdia
Emprendedor XXI Sarien deialdia
- Ekitaldi hau amaituta dago
Emprendedor XXI Sarien deialdia

Abenduaren 9ra arte dago zabalik EmprendedorXXI sarietan izena emateko epea, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera lanean hasi diren Iberiar penintsulako enpresa berritzaile gazteentzat.
Sariak lau lehiaketa kategoria barne hartzen ditu: zure lurraldean eragin handiena duen enpresa; zure sektorean hazteko ahalmen handiena duen enpresa; Berrikuntza-akzesita eta “DayOne Open Innovation.
Baldintzak betetzen badituzu, lau kategoriatan lehiatu zaitezke, epaimahaiak independenteak baitira. Honako hauek baloratuko ditu epaimahaiak: talde ekintzailea, negozio-eredua, zure enpresaren hazkunde-proiekzioa, garatzen duzun produktuaren/zerbitzuaren berrikuntza-maila, eta lortutako finantzaketa, beste aldagai batzuen artean.
Ekintzaile XXI sariak Caixabankek bultzatzen ditu, Dayornek antolatuak eta ENISA eta BPI bankuekin batera emanak; Euskadiren kasuan, BIC Arabak kudeatzen ditu.
