Infobeaz

Biok! erronka Bilbao Port

Beazek eta Bilbao-Bilbaoporteko Portu Agintaritzak Biok! erronka berri bati erantzuna ematea proposatu diete startupei, ekintzaileei eta ezagutza-zentroei: Nola saihestu kaian aire zabalean biltegiratuta dauden solteko gai solidoetako partikula lausoak inguruko enpresetara sakabanatzea? Hautagaiak irailaren 24ra arte aurkez daitezke.

Bilboko portuak zenbait kai ditu solteko gai solidoak biltegiratu eta zamalanetan jarduteko. 2020. urtean horiek portuan hainbat enpresa emakidadunen bitartez kudeatutako trafiko guztiaren % 12,4 izan dira (ikusi erantsitako fitxategia, solteko gai-mota eta tonekin). Solteko gai gehienak tontorretan biltegiratuta daude aire zabalean. Beraz, fenomeno meteorologikoak (hala nola haizea) edo zamalanetako mugimenduak berak direla eta, partikulak sakabanatzen dira, eta materialak askatutako hautsaren arabera, inguruko enpresek eragin larriak izan ditzakete. 

Lehenik eta behin, jardueraren ondorioz ingurunean eragina minimizatzen duten neurriak ezartzean solteko gai solidoak biltegiratu eta manipulatzen dituzten enpresa emakidadunak dira arduradunak. Bestalde, gaur egun neurri aplikagarririk egonkorrenek inbertsio garrantzitsua eskatzen dute, eta proiektu handiak dira, beraz, gauzatzeko zailak. Azkenik, neurriek ahalik eta gutxien eragin edo kaltetu behar dute solteko gai solidoen biltegiratze- eta zamalan-jardun horietan, eragin handia baitute horiekin lanean dabiltzan enpresen kostuetan.


Informazio-jardunaldia: uztailak 7

Erronkaren ezaugarrien eta xehetasunen berri emateko, online jardunaldi bat antolatu dugu uztailaren 7an. Parte hartzeko, inprimakia bete beharko duzu.

Beaz

FREE
VIEW