17 herrialdetako 72 startupek Bind 4.0 beste hautatze-fase bat gainditu dute. Azken etapa honetara heldu diren hogei euskaldunetatik hamaika Bizkaikoak dira.
Hauexek dira: Nymiz y RKL Integral, segurtasun zibernetiklo arloan; Asimob eta Grabit, ikusmen artifizialean; APlanet, EXOMEngineering, Hodeia Digital, eta Medicsensorbiz, big datan; Aotech, adimen artifizialean; Sticker Control, gauzen Interneten; eta CodeContract, beste teknologia batzuk arloan.
Hemendik aurrera, programako bazkide korporatiboek zein teknologia motatan inbertituko duten eta zein startup erabiliko dituzten erabaki beharko dute. Hautatutakoekin batera, eta 24 astez, 4.0 industriaren proiektu pilotu bat garatuko dute, eta aurten prozesu hori, askotan, urrutitik izango da.
Urtarrilaren 8an, Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta Euskadiko BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin lankidetzan bultzatzen duenbizkortze-programa honen 5. edizioan parte hartuko duten startupen izenak argitaratuko dira.