Artisau-lana, kalitatezkoa eta diseinu propioarekin. Horrelaxe definitzen du bere burua Mérculesek, eskuz egindako larruzko osagai esklusiboak egin eta luxu eskuragarria defendatzen duen markak.
Duela sei urte Getxon sortua, enpresak gaur egun bi denda propio dauzka Bizkaian eta Madrilen eta nazioarteko merkatua konkistatzea lortu du, marka anitzeko denden bitartez Japonian, Ingalaterran eta Frantzian ere dagoela. On-line salmentari ekitea eta egunez egun beren burua berrasmatzeko paregabeko gaitasuna haren garaipenaren gakoetako bi dira.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=ArbXxeTPbgY&w=800]