Infobeaz

“International Approach” bekak: praktikak automozio arloko enpresetan

DFB - AIC bekakLaugarren urtez jarraian, Bizkaiko Foru Aldundiak eta AIC-AutomotiveIntelligence Center izeneko erakundeak “International Approach” bekak abiarazi dituzte.

Ondokoa da beka horien helburua: unibertsitateko gazteak automozioaren sektorean prestatzen laguntzea. Beharkizunak: 30 urte baino gutxiago edukitzea, administrazio-auzotasuna Bizkaian izatea, unibertsitateko titulazioa edukitzea, lanik gabe egotea eta eskaintzen diren lanpostuen antzeko lanetan aurretiazko esperientziak ez izatea.

Beketan prestakuntzako 90 ordu sartzen dira, eta bai egoitza Bizkaian duen enpresa batean 2-3 asteko praktikak egitea ere; praktika horiek egin ostean, bekaduna xedeko enpresan sartuko da 9 hilabeteko epealdian.

Xedeko herrialdeak ondoko hauek dira, besteak beste: India, USA, Txina, Brasil, Mexiko, Errusia, Alemania, Frantzia eta Polonia.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA