Infobeaz

Bizkaiak 2,6 milioi euroko inbertsioa egin du eskualdeko lehiakortasun-ekimenetan

Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko lehiakortasun-estrategia indartzen jarraitzen du eta 2022an 2,6 milioi euroko inbertsioa egingo du. Gaur goizean, Bizkaia Orekan Sakonduz programako parte-hartzaileek urtero egiten duten bilera egin da Getxoko gurutzaontzien terminalean. Foro horretan Bizkaiko eragile publiko eta pribatuak lanean ari dira lurraldeko eremu eta eskualde guztietako lehiakortasuna bultzatzeko proiektuak eta ekimenak abian jartzeko. 

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, eman dio hasiera saioari murgilduta gauden trantsizio handien harira Bizkaia osorako aukerak sortzearen garrantzia azpimarratuz. Ildo horretatik Rementeriak azpimarratu du Bizkaia Orekan Sakonduz ongizateari lotutako lehiakortasun ereduan oinarritzen dela. “Aurrerabidea aukeratu dugu. Eta ongizatea aukeratu dugu. Lehiakortasunak ez du ezertarako balio enpresaren edo ekonomiaren ikuspegitik soilik. Bizkaia Orekan Sakonduz-ek lantzen duen lehiakortasun-esparruak ongizatearen zerbitzura jartzen du lehiakortasuna. Lehenengo eta behin, pertsonak. Beti. Bizi-kalitate hobea lortzeko lehiakortasuna. Horretaz dihardute martxan dauden trantsizioek, eta horretan eragiten dute Bizkairako proiektu estrategikoek: industria adimenduna, energia garbiagoa eta osasuna eta zaintza pertsonalizatuak. Bizkaiak bat eginda egin behar du aurrera, berdintasunean. Lankidetzatik eta erantzukizunetik abiatuta. Eskualde guztietan, udalerri guztietan eta auzo guztietan aukerak sortu behar ditugu”, ziurtatu du.

Bizkaia Orekan Sakonduz (BOS) ekimenak Bizkaiko tokiko eta eskualdeko garapen-agentziekin sarean lan egiteak duen potentzialean jartzen du ardatza berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta ekintzailetza aurreratuaren bidez enpresa-sarearen lehiakortasuna bultzatu eta sustatuko duten ekimenak garatzeko.

Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko diputatuak, nabarmendu duenez, BOS ekimena oso finkatuta dago murgilduta gauden trantsizio handiekin bat datozen lan-ildoen garapenean. “Smart mobility, 4.0 industria, ekonomia zirkularra edo silver economy bultzadarekin lerrokatutako proiektuak garatzen ari gara. Era berean, eskualde bakoitzaren indargune sektorialetatik abiatzea eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortuko duten aukera zehatzak lantzeko proiektuak garatzea garrantzitsua dela jakinda, itsasoaren, arrantzaren edo zuraren esparruko proiektuak ditugu”, azaldu du Ainara Basurkok.

“Bizkaia Orekan Sakonduz-en foro teknikoen elkarlanerako dinamika oso garrantzitsua da ildo horretan aurrera egiteko, eta gauza bera gertatzen da Ekonomia Sustatzeko Sailetik kudeatzen dugun Eskualdeko Lehiakortasun Programarekin ere. Programa horrek eskualdeko eragileei aukera ematen die eginkizun hori indartzeko eta zona, eskualde edo udalerri bakoitzaren lehiakortasuna bultzatzeko proiektuak definitu eta gidatzeko. Lantaldeak, tokiko eta eskualdeko eragileen barruko pertsonak dira enpresetatik gertu daudenak eta proiektu hauek garatzen dituztenak. Aurtengo deialdian 26 erakunderen 67 proiekturi eman diegu laguntza, 1.047.426 euroko dirulaguntza guztira, 2020ko deialdian baino % 12 gehiago”, diputatuak zehaztu duenez.Sakonduz es muy importante para avanzar en esta línea y lo es también el Programa de Competitividad Comarcal que gestionamos desde el departamento de Promoción Económica y que permite a los agentes comarcales fortalecerse en esta función, así como definir y liderar proyectos de impulso a la competitividad de cada zona, comarca o municipio. Son los equipos, las personas de los agentes locales y comarcales los que están cerca de sus empresas y que desarrollan estos proyectos. En la convocatoria de este año hemos apoyado 67 proyectos de 26 entidades con importe de subvención total de 1.047.426 euros, un 12% más que en la convocatoria del 2020″, ha detallado la diputada.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA