Infobeaz

2014ko Ekintzailetza eta Gizarte-berrikuntza egitaraua zabalik dago

turboreactorGaurtik ekainaren 23a arte zabalik egongo da epea gizarte berrikuntzako proiektu eta enpresa berriak garatzeko foru diru-laguntzak eskatzeko. 800000 €-ko diru-laguntzez gain aurten Seed Capital Bizkaiak 1600000 €-ko hazi-kapital fondoa eratu du.

Bizkaiko Foru Aldundiak  2013an jarduketa eremu berria ireki zuen, enpresa berriak sortzea sustatzeko, ekonomia eta enplegua berpizteko, ekintzailetzaren eta gizarte berrikuntzaren aldeko programa espezifiko baten bidez. Estatuan aitzindari izan zen eta Europa 2020 Estrategian kokatzen da, hazkuntza sozioekonomiko adimentsu, iraunkor eta integratzailean laguntzea helburu duena, gizarte berrikuntzaren bitartez.

Iaz gizarte-osasun, zahartze eta gizarte bazterkeria zerbitzuei lotutako 20 proiektu burutu ziren eta diru-laguntzen zenbatekoa 376375 €.koa izan zen.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA