Tag Archives: crecer

BFA – EETIFIL 2015

Ekainaren 19an amaituko da EETIFIL 2015 ETEetan inbertsio aurreratua egiteko laguntza planerako eskaerak aurkezteko epea. Bizkaiko enpresen ekoizpen egiturak modernizatuz lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak diruz laguntzea da programa horren helburua.

Ezagutza irekia: etenik gabe hazten ari diren metodologiak

 Premie, Xertatu eta Bilgune hiru foru programa dira, historia egin dutenak Bizkaiko ETE-en artean. Metodologia horiek eta atzean duten lantaldeak 20 urtean laguntza erabilgarria eta hurbila eman dute enpresa kudeaketa hobetzeko. Berriro ere […]

BFA – Proiektu berritzaileak garatzeko laguntzak

Ekainaren 4an zabalduko da enpresa-proiektu berritzaileen garapenaren arloko bigarren deialdia, Bizkaian produktu, prozesu edo zerbitzuei osagai berritzaileak gehitzea sustatzen duena. Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen ditu laguntza horiek, eta […]

Udako ikastaroa: Erantzukizun Sozial Korporatiboa nola neurtu

Ekainaren 25 eta 26an UPV/EHUren udako ikastaro bateko protagonista izango da Erantzukizun Sozial Korporatiboa. Ikastaro horretan ESKren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko tresnak aztertuko dira. Izena emateko epea zabalik.

ENISAko mailegu parte-hartzaileak ezagutuz

Maiatzaren 21ean jardunaldia antolatu genuen ENISA-k eskaintzen duen finantzaketako bideak hurbiltzeko EET-etara eta ekintzaileengana. Ignacio Aguado-k, enpresaren finantza-analistak, mailegu parte-hartzaileei buruz hitz egin zuen zehazki. Beaz-ek Bizkaiko enpresak formalizatzen dituzten ENISA-etarako eskaeren segimendua […]

Ekoizpenerako makina-tresnen eta teknologien 20. kongresua

Ekainaren 10etik 12ra Ekoizpenerako Makina-tresnen eta Teknologien 20. Kongresua hartuko du Donostiako Parke Teknologikoak. AFMk antolatzen du kongresua, ekoizpenerako mekanizatuaren eta teknologia aurreratuen alorreko enpresak eta ikerketa- eta prestakuntza-zentroak biltzeko […]

Barne-ekintzailetza sustatzeko ekimena: topaketa Javier Megiasekin

 Javier Megias Startupexplorereko sortzailekidea da Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 29rako Miñaoko Parke Teknologikoan antolatu duen topaguneko aditu gonbidatua (Intraekintzailetza sustatzeko ekintzaren esparruan). Hain zuzen, mintzaldian gai hauei ekingo die: industria enpresetan […]

BFA – Autoenplegua sustatzeko laguntzak

Autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko laguntzak eskatzeko epea hasi da. Aldundiak, laguntza horien bitartez, babesa ematen du langabeek edo gizartetik baztertzeko arriskua duten pertsonek enpresa txikiak eta autoenplegu proiektuak sortu […]

Global Innovation Day 2015: lankidetzaren balorea

Ekainaren 3an Global Innovation Day-ren laugarren edizioa ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian; foro honen helburua Euskadiren alde sendoak eta berrikuntzarako potentzialak erakustea da. Jardunaldia Innobasquek sustatzen du eta bere sareko […]

Beaz

FREE
VIEW