OWL Metabolomics: gaixotasunen diagnosi goiztiarrerako aplikazio aitzindariak.

OWL Metabolomics konpainia biosanitario bat da, prebalentzia handiko gaixotasunen diagnosirako produktu eta zerbitzuak garatzen dituena, teknologia berritzaile bat aplikatuz: metabolomika. Enpresak, bere hartzekoan,  produktu indartsu bat dauka merkatuan –gibel koipetsu ez alkoholikoaren gaixotasunaren testa–, zeina nazioarteko erreferentzia bilakatu baita gibelaren osasunaren diagnosiaren arloan.  2014an, aurreikusita daukate bi produktu berri ateratzea.