Infobeaz

Inkoa: suspertzen ari diren nazioarteko merkatuetan kokatzeko eredu berria

Logotipo InkoaDuela hainbat urte Inkoaren merkatua mundu osoa da. Bere ibilbidean proiektuak Asia, Amerika, Europa eta Afrikako 20 herrialde baino gehiagotan ezarri ditu. Hain zuzen ere azken lanak azken kontinentean burutu ditu. Bere esperientziaren bitartez Erandioko ingeniaritza eta aholkularitza bulego honek estrategia berria garatu du nazioarteratze prozesuan.

Proiektuaren abiapuntua hausnarketa bat izan zen eta horren ondorioz Inkoak bi helburu ezarri zituen bere nazioarteko jarduerari lotuta: kanpoan presentzia iraunkorra eduki ahal izateko antolaera eredua ezartzea eta merkatu estrategikoek eta suspertzen ari direnek eskaintzen dituzten aukerak baliatzea.

Lehenengo helburuaren ondorioz Country Project Leader figura ezarri dute filial eta merkataritza ordezkarien alternatiba legez. Bezeroarengana hurbiltzeko era berritzailea da eta honi aukera ematen dio baltzuaren giza kapitala eta jakintza ustiatzeko, eta Inkoari merkatu jakin bateko ezagutza kapitalizatzeko.

Horrekin zuzenean lotuta bigarren helmuga dago, leku geografiko bati buruzko ezagutza areagotzean bere eskaintza espezializa dezakeelako eta sareak ehundu. Horrela eskualdean etengabeko presentzia izateko eta, azken batean, hazteko aukerak biderkatu egiten dira.

Herrialdeen arabera egin ordez antzerako ezaugarriak dituzten eskualdeen arabera bideratzea funtsezkoa da proiektua ulertzeko.

Lehenengo emaitzak jada ohar daitezke. Senegalen nekazaritzaren garapen orokorra egiteko proiektu bat ezarri ondoren, Inkoak 2011ko amaieran beste hiru proiekturi ekin zien eskualdean eta egindako zenbait eskaintzaren zain zegoen. Bere aurreikuspenen artean Andeetako eskualdean eredua zabaltzea dago.

Proiektuak Ekonomia Sustatzeko foru Sailaren diru-laguntza izan du.

,
Beaz

FREE
VIEW