Infobeaz

Biolan: aldarazitako elektrodoekin neurtzeko tresna

Logotipo BiolanNazioarteko merkatuan zabaltzeko prozesuaren barruan, Biolan Microbiosensores enpresak aldarazitako elektrodoekin neurtzeko tresna garatzeko aukera hauteman zuen. Orain produktua gauzatuta dago eta  Volta izena du.

Honelako neurketetan erabiltzen diren tresnek oinarrizko funtzionaltasunak dituzte eta, horiekin batera, aparatuen salneurria nabarmen garestitzen dutenak daude. Gainera, egiaztaturik dago erabiltzaileek ez dutela erabiltzen gailu hauen ahalbideen %20 baino gehiago.

Arrazoiok direla-eta Biolanek merkatuaren beharrizanetara hobeto egokitutako biosentsore bat garatzea erabaki zuen, salneurri egokiarekin. Tresna berriak kalibratze automatikorako sistema dauka eta neurketa sinple, arin eta fidagarriak egitea ahalbidetzen du, hondarrezko zarata elektronikorik gabe eta Faraday kaxa konplexurik behar izan gabe.

Hasteko aparatua ardoaren eremura bideratuta dago, izan ere Biolan liderra da bio-hautematean  (Ennomaq 2011ko Berrikuntza tekniko saria).

Proiektuaren hiru erronka nagusiak osagai elektronikoak, neurtzeko sistema eta tresna bera diseinatzea eta garatzea izan dira. Aurre egiteko enpresak Oviedoko Unibertsitatearen, VITECen eta LKS-Diararen laguntza izan du.

Proiektuak Ekonomia Sustatzeko foru Saiñaren diru-laguntza izan du.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA