Prestaekin programa 2022

Ekonomia Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute 2020 eta 2021ko Sorkuntzarako foru programetan laguntza jaso duten ekintzaileentzako doaneko Prestaekin trebakuntza-programaren 6. edizioa. Zure negoziorako giltzarri garrantzitsuak ezagutu ditzazun aukera aparta!

Helburua

Ekimenaren helburua enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioa…

Foru diru-laguntzetara aurkezten diren proiektuen balioztapena egiterakoan urtero desoreka agertzen da enpresen ezagutzan eta ohikoa izaten da ekintzaileek teknologia edo produktua ondo menperatzea baina proiektuen aurrerapena oztopatzen dituzten hutsuneak izatea.

Lehen prestakuntza-programa honen helburua, hain zuzen, enpresa bat sortzea erabakitzen dutenen gaitasunak sendotzea da. 8 modulo izango dira bakoitza 2 saiotakoa eta 2022ko otsailaren eta ekainaren bitartean burutuko dira.

Egitaraua

1. moduloa

2022ko otsailaren 16a (15:00 – 19:00) eta 23a (15:00 – 19:00)

Ideiatik errealitatera

Helburua: Ideiaren azterketa kritikoa egitea, garrantzia emanez balio-proposamenari , sektorearen arrakastarako gakoak eta industriaren driverrak zein diren ulertuz eta “garajetik fabrikara” aldatzeko egin behar diren urratsak ikasiz.

Hizlaria: IGNACIO AZPIAZU


2. moduloa

2022ko martxoaren 2a (15:00 – 19:00) eta 9a (15:00 – 19:00) 

Komunika ezazu zeure proiektua

Helburua: Ekintzaileei beharrezko gaitasunak eta tresnak eskuratzea inbertsiogileen aurrean aurkezpen landua egin dezaten.

Hizlaria: LUPE DEL RIO


3. moduloa

2022ko martxoaren 16a (15:00 – 19:00) eta 23a (15:00 – 19:00) 

Markaren irudia

Helburua: Produktu baten marka-irudia osatzen duten osagaiak eta kudeaketa osoa identifikatzea, kontsumitzaileari benetan transmititu nahi dioguna helarazteko.

Hizlaria: CRISTINA VICEDO 


4. moduloa

2022ko martxoaren 30a (15:00 – 19:00) eta apirilaren 6a (15:00 – 19:00) 

Lean ekintzailetzaa

Helburua: Lean startup esparru metodologikoaren hastapenak eta Business Model Canvas erabiltzen sakontzea.

Hizlaria: JON ICAZURIAGA


5. moduloa

2022ko apirilaren 27a (15:00 – 19:00) eta maiatzaren 4a (15:00 – 19:00) 

Marketing digitala

Helburua: Marketin digitalaren bidez merkaturaketa hobetzeko ezaguerak eta tresnak.

Hizlaria: NACHO SOMALO


6. moduloa

2022ko maiatzaren 11a (15:00 – 19:00) eta 18a (15:00 – 19:00) 

Finantza informazioa interpretatzen ikasi

Helburua: Nola ezarri produktuaren kostua/salmenta-prezioa eta balantzea eta altxortegiko fluxua eta oinarrizko ratioak interpretatzea.

Hizlaria: NAIARA PINEDA


7. moduloa

2022ko maiatzaren 25a (15:00 – 19:00) eta ekainaren 1a (15:00 – 19:00)

Finantzatu zeure proiektua

Helburua: Inbertitzaileek startupetan inbertitzeko dituzten gakoak ezagutzea, beren enpresa baloratzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea eta inbertitzaileentzat erakargarria izan dadin proiektua prestatzea .

Ponente: JON HOYOS.


8. moduloa

2022ko ekainaren 8a (15:00 – 19:00) eta ekainaren 15a (15:00 – 19:00)

Kudeaketa-ereduak

Helburua: Ekintzaileei beren enpresaren ingurunea aztertzeko irizpideak ematea, kudeaketa estrategikoa eta estrategien egokitasuna aztertzeko.

Ponente: MARÍA BEGOÑA PEÑA

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA