Enpresa berritzaileen sorkuntza

Bizkaian enpresa berritzaile berriak sortu eta abian jartzeko prozesua sustatzea
Eskaerak: 2023ko otsailaren 1etik – otsailaren 28ra arte (1,2 eta 4. arloak) irailaren 15era arte (3. arloa)
2023ko programak lau jardun-arlo bereizten ditu:
- 1.arloa. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.
- 2.arloa. Enpresa berritzaile berriak.
- 3.arloa. Ekintzailetza ekosistemaren dinamizazioa.
- 4.arloa. Azelerazioa
Pertsona fisikoek, EJZn alta eman gabeko edo 2021ko urtarrilaren 1ean edo ondorengo alta duten enpresa berriek, eta barne-ekintzailetzako proiektuak eta/edo enpresa berriak sustatzen dituzten gutxienez 6 lanpostu dituzten enpresek eskura ditzakete.
Beazek foru laguntza horren kudeaketan laguntzen du; prozesu osoan zehar gure talde teknikoaren laguntza izan dezakezue.
