Enterprise Enterprise Europeko kide diren BEAZ-ek, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta SPRIk  jardunaldi hau antolatu dute Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroarekin (CDTI) elkarlanean. 

Jardunaldi honetan, Eureka ekimena azalduko da, partzuergoko nazioarteko eta I+G+b arloko proiektuak aurkezteko programen esparrua. Eureka programa ikerketaren arloan eta garapen teknologikoan europar ekimena da produktu berriak, prozesuak eta merkatutik gertu dauden zerbitzuak lortzeko.  Zehazki, Eurostars egitaraua, datorren  apirilaren 13an zarraten dena, azalduko da.  Innowwide egitaraua ere aurkeztuko da. 

 Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko I+G+b eremuko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenei, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.  

Jardunaldian zehar bilerak antolatu ahal izango dira CDTI-espertuarekin eta Enterprise Europe Network sareko adituekin. 

Proiektu ideiak berrikusteko interesa izanez gero, aldez aurretik formularioa bete beharko da, elkarrizketa eskatzeko, eta fatima.garcia@bizkaia.eus helbidera bidali.

Aurkezteko azkenengo eguna 2023/02/27a izango da. Izena eman. 

Tokia: Beazeko Auditorioan. Sabino Arana 8. Bilbo.

martxoak

1

10:00etan


Egitaraua


10:00 Ongi etorria

  • Olatz Goitia – Beazko zuzendari nagusia

10:05 EUREKA Ekimena

  • Alicia García – Project Officer Eurostars eta Smart Eureka Cluster Nazioarteko teknologi lankidetzako arloko zuzendaritza – CDTI

10:20  EUROSTARS programaren aurkezpena

  • Luís Tejero – Project Officer Eurostars Nazioarteko teknologi lankidetzako arloko zuzendaritza – CDTI

10:45 Eurostars-en proiektuentzako finantzaketa nazionala

  • Alicia García

11:00 INNOWWIDE programaren azalpena

  • Luís Tejero

11:20 Etenaldia


11:50 GOGOA MOBILITY ROBOTS, SL. Enpresaren esperientzia

  • Juantxu Martín

12:20  Proiektu-proposamen arrakastatsu bat prestatzeko aspektuak

  • Jon Etxaniz – FI Group España

12:50  EEN sarea, nazioarteko empresentzat laguntza mekanismoa

  • Fátima García-Ogara – EEN Basque Konsortzioa. BEAZ

13:00  Jardunaldiaren amaiera


13:10/14:30  CDTI expertuekin aldebiko elkarrizketak, (aldez aurretik eskatuta)


Izena emateko inprimakia

Edukiera mugatua, izen-emat ordenaren arabera

El plazo ha finalizado.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA