Gizarte berrikuntzarako lantegia

Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizitzak eta itxaropenak hobetzeko dei unibertsala dira. 2015ean, Nazio Batuetako estatu kide guztiek 17 helburu onartu zituzten garapen iraunkorrerako 2030 Agendaren barruan, eta hor plan bat ezarri zen helburuak 15 urtetan lortzeko.

Testuinguru horretan, interesgarria iruditzen zaigu Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzailetza eta Berrikuntza programa nazioarteko korronte horrekin lerrokatzea. Horregatik, berariaz ekintzaileei, enpresei eta gizarte-berrikuntzaren arloko eragileei zuzendutako lantegia antolatu dugu, beren proiektuak eta ekimenak GIHekin lotzen laguntzeko.


Lantegiaren datuak:

Arduraduna: SINNPLE.

Formatua: online, Microsoft Teams bidez.

Eguna: 2021eko apirilaren 15a.

Ordutegia: 9:30-11:30.

15

apirila

9:30

Izena emateko formularioa

Epea amaitu da

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA